XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jakin zuten zerbait iritxi ziren errian eta ordu biko aldea zuten, oraindik, aurretik zioazenak.
- Atsedeterik ez dugu - esan zien Roger`ek.
Egun-sentian begiztatu zituzten abelgorriak eta euren zaitzailleak eta aurre-artu zieten, beraiekin zer-ikusirik izan ez ba`zuten bezela.
-
Ikur ori dute, beintzat - esan zuen Luis`ek.
- =mCl=aglen`ek esan zuenez, ordea, lareun abelgorri lapurtu zizkioten eta milla ere ba-dire, emen - erantzun zion Roger`ek.
Arkaitz baten babesean ezkuta ziren, andik zeatzago ikusteko asmoz.
-
- Eta egin-berriak direla dirudite abere askoren ikurriak.
Leen CC ikurra zuteneri, CC aiek itxi eta 00 biurtu dituztela, esango nuke, ezpairik gabe.
Lepo bakarra dut, baiñan bakar orixe jokako nuke... - zion Luis`ek.
- Davies orrek sartu dio ziria, bere osaba Ovid Gold`i....
Zuk eman zenizkion ukabilkadak ez bezelakoak izango dire nik emango dizkiodanak, Roger.
- Ja... ja... Bai, bai... Sinisten dizut....
Abelgorriak eta euren zaindariak atzean utzi eta ordu erdiko bidea zegoen errira joan ziren, ango ertzaiñarekin itzegitera.
- Kaixo, jaunak! Zer nai duzute?.
- Milla abelgorrien lapurketari buruz Clifford`ko ertzaiñak bidali zizun albistea iritzi al zaizu?.
- Bai. Eta zelatari bi ipiñiak ditut, erritik at.
- Zure erritik urbil dire, bada, gurean lapurturiko abere oiek.
- Milla deabru!!! Arin ibilli bearrean gera, beraz, nere menpeko lurraldetik iges egin ez dezaten!!.
Gizon-taldea biltzera noa, bereala!!!.
- Orain abelgorrien zaindari diren oiek, ba-diteke errugabeak izatea...
- Et... et... Nabarmenak izan oi dire abere ikur-berrituak eta oiek ba-dakite ori.
- Ogei gizon bildu zituen ertzaiñak, izkilluz ongi ornituak eta bereala iritxi ziren abel-sailla zioan lekuraiño.
- Abel-sail au nora daramakizute? - galdegin zien ertzaiñak.
- Zuri zer ajola? - Ajola zaidalako etorri naiz...
- Abilene`rea daramagu, itsasontziratzeko asmoz.
- Erosiak ala lapurtuak dituzute abere auek?.